20. Bere aita eta ama madarikatzen dituenaribiziaren kriseilua itzaliko zaio iluntasun beltzean.
21. Hasieran bizkorregi lortutako aberastasunakazkenean ez du atarramentu onik izaten.
22. Ez esan: «Emango diot nik horri berea!»Itxaron Jaunarengan eta berak salbatuko zaitu.
23. Jaunarentzat higuingarri dira pisu faltsuak,ez dira bidezko engainuzko neurgailuak.
24. Jaunak segurtatzen ditu gizakiaren pausoak;nola jakin lezake gizakiak nora doan?
25. Arriskutsua da arinkeriaz Jaunari zerbait eskainieta, botoa egin eta gero, pentsatzen hastea.
26. Errege zuhurrak gaiztoak haizatzen ditu,eultziak garia bezala zanpatzen.