Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 2:10-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Honela, zuhurtzia sartuko zaizu bihotzeraeta atsegina izango duzu ezaguerarekin;

11. bereizmenak zainduko zaitu eta zentzu onak babestuko;

12. jokabide txarretik aldenaraziko zaituzteeta hitz maltzurrekoengandik,

13. bide zuzena utzi eta ilunpetsuetatik doazenengandik,

14. gaizkia egiten gozatueta maltzurkeriaz pozten direnengandik,

15. jokaera okerretan eta bide-galdurik dabiltzanengandik.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 2