Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 18:12-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Handiustearen atzetik hondamendia,apaltasunaren ondoren ohorea.

13. Entzun baino lehen erantzuten duenakzentzugabearen lotsa jasan beharko du.

14. Adoreak eutsi egiten dio gizakiari gaixoaldian;bihotz-eroria, ordea, nork altxatuko du?

15. Buruargiak jakintza lortzen,entzule zuhurra bila saiatzen.

16. Opariek ateak zabaltzen dizkiote gizakiari,handikien aurreraino ere iritsarazten.

17. Lehenengo hitz egiten duenak arrazoi du auzian,gero kontrakoak kentzen dion arte.

18. Zotz eginez amaitzen dira eztabaidak,lehiakideen arteko auzia erabakiz.

19. Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea;gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia.

20. Nor bere hitzen fruituez elikatzen da,nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen.

21. Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza;zer aukeratu, hura jango du bakoitzak.

22. Emazte ona aurkitu duenak zoriona aurkitu du;Jaunak egiten du horrelako mesedea.

23. Behartsuak erreguka eskatzen,aberatsak gogortasunez erantzuten.

24. Badira adiskideak elkar hondatzen dutenak;baita anaia baino lagun minagoak direnak ere.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 18