Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 18:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Berekoiak bereari jarraitzen dio,besteen aholkuei kontra egiten.

2. Burugabeak ez du zentzu ona gogoko,nahiago du barruan duena aldarrikatu.

3. Gaiztakeriarekin mespretxua dator, zitalkeriarekin iraina.

4. Ur sakon dira gizakiaren hitzak,erreka gainezka, zuhurtzi iturri!

5. Ez da bidezko errudunaren alde jokatzeaerrugabeari bere eskubideak ukatzeko.

6. Zentzugabearen hitzek liskarra sortzen,beraren mintzoak kolpeak erakartzen.

7. Bere hitzez hondatzen da zentzugabea,bere esanetan gelditzen harrapatua.

8. Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:barren-barreneraino iristen dira.

9. Bere eginkizunetan zabarra, desegiten duenaren anaia.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 18