Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 15:3-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Edonon daude Jaunaren begiak gaiztoei eta onei begira.

4. Mihi eztia bizia ematen duen arbola da,mingain gaiztoak barne-barnean egiten du min.

5. Zentzugabeak aitaren heziketa gaitzesten du;zentzarazpena onartzen duena zentzudun bihurtzen da.

6. Zintzoaren etxean ugaritasuna,gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile.

7. Zuhurren ezpainek jakintza barreiatzen dute;ez horrela zentzugabeen buruak.

8. Jaunak higuin du gaiztoaren sakrifizioa,atsegin du gizon zuzenen otoitza.

9. Jaunak higuin du jokabide gaiztoa,zuzentasun bila dabilena du maite.

10. Bidetik okertzen dena gogor zentzaraziko dute;zentzarazpena gorrotatzen duena hil egingo da.

11. Jaunak bistan baditu Hildakoen Egoitza eta Hondamen Leizea,are gehiago gizakien bihotzak!

12. Harroputzak ez du maite bere zentzarazlea,ezta zuhurrekin elkartzea ere.

13. Bihotza pozik, aurpegia argi; bihotza triste, begitartea ilun.

14. Buruargia jakintzaren bila ibiltzen da,burugabea zentzugabekeriaz elikatzen.

15. Zoritxarrekoarentzat egun guztiak txarrak,zoriontsuarentzat etengabeko festa.

16. Hobe gutxi eduki eta Jaunarenganako begirunean bizi,altxor handia eduki eta izu-ikaraz bizi baino.

17. Hobe barazkiak maitasunarekin,txahalki gozoa gorrotoarekin baino.

18. Gizon suminkorrak liskarra piztu,eroapen handikoak haserreak baretu.

19. Alferren bidea laharrez josia,pertsona zuzenena bide zabala.

20. Seme zuhurrak aitari poz ematen,seme zentzugabeak ama mespretxatzen.

21. Zentzugabekeria burugabearen poza,zentzuduna bide zuzenetik doa.

22. Plangintzarik gabe egitasmoek porrot,askoren aholkuez arrakasta.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 15