Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 15:18-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Gizon suminkorrak liskarra piztu,eroapen handikoak haserreak baretu.

19. Alferren bidea laharrez josia,pertsona zuzenena bide zabala.

20. Seme zuhurrak aitari poz ematen,seme zentzugabeak ama mespretxatzen.

21. Zentzugabekeria burugabearen poza,zentzuduna bide zuzenetik doa.

22. Plangintzarik gabe egitasmoek porrot,askoren aholkuez arrakasta.

23. Bai pozgarria erantzuten jakitea!Bai ona hitz egokia bere garaian!

24. Bizirako bidean gora doa zuhurra,Herio Leizera jaistetik urruti.

25. Harroaren etxea desegiten du Jaunak,baina alarguntsaren mugarriei sendo eusten.

26. Egitasmo txarrak higuin ditu Jaunak, hitz atseginak gogoko.

27. Diruzaleak bere etxea hondatzen du,eroskeria gorroto duena luzaro biziko da.

28. Zintzoak, ongi pentsatu eta gero erantzun;gaiztoak, gaiztakeria botatzen ahotik.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 15