Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 15:17-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Hobe barazkiak maitasunarekin,txahalki gozoa gorrotoarekin baino.

18. Gizon suminkorrak liskarra piztu,eroapen handikoak haserreak baretu.

19. Alferren bidea laharrez josia,pertsona zuzenena bide zabala.

20. Seme zuhurrak aitari poz ematen,seme zentzugabeak ama mespretxatzen.

21. Zentzugabekeria burugabearen poza,zentzuduna bide zuzenetik doa.

22. Plangintzarik gabe egitasmoek porrot,askoren aholkuez arrakasta.

23. Bai pozgarria erantzuten jakitea!Bai ona hitz egokia bere garaian!

24. Bizirako bidean gora doa zuhurra,Herio Leizera jaistetik urruti.

25. Harroaren etxea desegiten du Jaunak,baina alarguntsaren mugarriei sendo eusten.

26. Egitasmo txarrak higuin ditu Jaunak, hitz atseginak gogoko.

27. Diruzaleak bere etxea hondatzen du,eroskeria gorroto duena luzaro biziko da.

28. Zintzoak, ongi pentsatu eta gero erantzun;gaiztoak, gaiztakeria botatzen ahotik.

29. Jauna urruti dago gaiztoengandik,baina entzuten du zintzoen otoitza.

30. Begirada argiak bihotzondoa alaitzen,albiste pozgarriek indarra berritzen.

31. Zentzarazpen osasungarria gogoan hartzen duenakjakintsuen artean izango du bere tokia.

32. Heziketa nahi ez duenak bere burua mespretxatzen du,zentzarazpena gogoan hartzen duenak zentzu ona bereganatzen.

33. Jauna errespetatzea da zuhurtziaren ikasbidea;apaltasuna lehenengo, ohorea gero.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 15