Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 15:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Erantzun goxoak haserrea baretzen,hitz mingarriak amorrua areagotzen.

2. Zuhurraren hitzek jakintza atsegingarriago bihurtzen dute;zentzugabeen esanetan ergelkeria bor-bor.

3. Edonon daude Jaunaren begiak gaiztoei eta onei begira.

4. Mihi eztia bizia ematen duen arbola da,mingain gaiztoak barne-barnean egiten du min.

5. Zentzugabeak aitaren heziketa gaitzesten du;zentzarazpena onartzen duena zentzudun bihurtzen da.

6. Zintzoaren etxean ugaritasuna,gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile.

7. Zuhurren ezpainek jakintza barreiatzen dute;ez horrela zentzugabeen buruak.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 15