Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 14:28-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Herri jendetsua erregearen ohore,jende gutxiko herria printzearen hondamendi.

29. Eroapen handikoak zentzu ona ugari,haserrekorrak zentzugabekeria nabari.

30. Bihotz lasaia gorputzaren bizia,bekaizkeria minbiziaren parekoa.

31. Jende xehea zapaltzen duenak irain egiten dio Egileari,behartsuaz errukitzen denak ohore ematen.

32. Gaiztoak bere gaiztakerian egiten du estropezu,zintzoak bere prestutasunean du konfiantza.

33. Buruargiengan bizi da zuhurtzia,baina zentzugabeen artean ez da aintzat hartua.

34. Zuzentasunak goretsi egiten du herria,bekatua nazioen lotsagarri da.

35. Zerbitzari trebeak erregearen onespena du,duin ez denak haren haserrea.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 14