Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 14:16-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Zuhurra gaizkiaren beldur da eta ihes egiten dio,zentzugabeak aurrera egiten ziurtasun osoz.

17. Odol-beroak txorakeriak egiten ditu,azpikerietan dabilena higuingarri bihurtzen.

18. Heldugabeei dagokie zentzugabekeria,jakintza zuhurren koroa da.

19. Txarrek onen aurrean makurtuko dute burua,gaiztoek jokabide zintzokoen ataurrean erregutuko.

20. Behartsua bere lagunarentzat ere higuingarri;aberatsaren adiskideak, ordea, ugari.

21. Lagun hurkoa gutxiesten duenak bekatu egiten du;zorionekoa dohakabeez errukitzen dena!

22. Desbideraturik dabiltza gaizkileak;onginahia eta leialtasuna ongileentzat.

23. Nekeak beti du bere irabazia,berritsukeriak pobrezia bakarrik.

24. Aberastasunak zuhurren koroa,zentzugabeen ergelkeria beti ergelkeria.

25. Lekuko egiazaleak biziak salbatzen ditu,iruzurtiak gezurra barra-barra.

26. Jauna errespetatzeak konfiantza osoa sortzen du,eta ondorengoak ere horretan babestuko dira.

27. Bizi-iturri da Jaunarenganako begirunea,herioaren sareetatik ihes egiteko.

28. Herri jendetsua erregearen ohore,jende gutxiko herria printzearen hondamendi.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 14