Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 14:10-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Norberak du bere saminaren berri,kanpokoek ezin parte hartu haren alaitasunean.

11. Gaiztoen etxeak behea joko du, zintzoenak gora egingo.

12. Badira zuzen itxurako jokabideak,baina azken finean heriotzarantz daramate.

13. Barre artean ere izaten da bihotza triste,eta alaitasuna atsekabean amaitzen.

14. Bihotz okerrekoak bere jokabidearen fruituak jasoko,bihotz zuzenekoak bere egintzenak.

15. Esaten den guztia sinesten du heldugabeak,nondik ibiliko aztertzen zentzudunak.

16. Zuhurra gaizkiaren beldur da eta ihes egiten dio,zentzugabeak aurrera egiten ziurtasun osoz.

17. Odol-beroak txorakeriak egiten ditu,azpikerietan dabilena higuingarri bihurtzen.

18. Heldugabeei dagokie zentzugabekeria,jakintza zuhurren koroa da.

19. Txarrek onen aurrean makurtuko dute burua,gaiztoek jokabide zintzokoen ataurrean erregutuko.

20. Behartsua bere lagunarentzat ere higuingarri;aberatsaren adiskideak, ordea, ugari.

21. Lagun hurkoa gutxiesten duenak bekatu egiten du;zorionekoa dohakabeez errukitzen dena!

22. Desbideraturik dabiltza gaizkileak;onginahia eta leialtasuna ongileentzat.

23. Nekeak beti du bere irabazia,berritsukeriak pobrezia bakarrik.

24. Aberastasunak zuhurren koroa,zentzugabeen ergelkeria beti ergelkeria.

25. Lekuko egiazaleak biziak salbatzen ditu,iruzurtiak gezurra barra-barra.

26. Jauna errespetatzeak konfiantza osoa sortzen du,eta ondorengoak ere horretan babestuko dira.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 14