Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 12:19-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Egiazaleak betiko irauten du,gezurtiak begien itxi-ireki bat.

20. Gaizkileen buruan engainua,bakea aholkatzen dutenengan poza.

21. Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko,gaiztoari zoritxarra bete-betean.

22. Jaunak gorroto ditu gezurtiak;atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.

23. Zuhurrak gorde egiten du dakiena,zentzugabeak bere txorakeria agerrarazten.

24. Langilea agintari, nagia zerbitzari.

25. Kezkak gizona bihozgabetzen du, hitz gozoak adore ematen.

26. Zintzoak bidea erakusten dio lagun hurkoari,gaiztoak desbideratu egiten du.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 12