Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 12:10-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Zintzoak ez ditu ahazten abereen beharrak ere,gaiztoak izaten dira barru gogorrekoak.

11. Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilena burugabea galanta.

12. Gutizia gaiztoen sarea da; zintzoen sustraia emankorra.

13. Gaiztoa bere gezurretan geratzen da harrapatua,zintzoak ihes egiten dio arriskuari.

14. Nor bere esanen fruituaz aseko,nork bere eginen ordaina jasoko.

15. Txoroak ongi deritzo bere jokabideari;zuhurra, berriz, adi egoten da besteen iritziari.

16. Txoroak berehala agertzen du bere haserrea,zuhurrak isilean gordetzen iraina.

17. Egiazaleak zuzentasunez du aitortzen,lekuko faltsuak gezurrez.

18. Berritsuen mihia ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea.

19. Egiazaleak betiko irauten du,gezurtiak begien itxi-ireki bat.

20. Gaizkileen buruan engainua,bakea aholkatzen dutenengan poza.

21. Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko,gaiztoari zoritxarra bete-betean.

22. Jaunak gorroto ditu gezurtiak;atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.

23. Zuhurrak gorde egiten du dakiena,zentzugabeak bere txorakeria agerrarazten.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 12