Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 11:17-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Bihotz onekoak bere buruari egiten dio on,bihotz gogorrekoak bere buruari kalte.

18. Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu,zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.

19. Zuzentasunaren bidetik bizitzara,gaiztakeriaren atzetik heriotzara.

20. Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak;atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak.

21. Azken finean, zigorra izango du gaiztoak;zintzoaren ondorengoa onik aterako da.

22. Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean,hala da zentzugabeko emakume ederra.

23. Zintzoaren nahia bete egiten da,gaiztoaren itxaropenak huts egiten.

24. Batak beti eman, eta halere aberastu;besteak dena gorde, eta beti gabe.

25. Eskuzabalak oparotasuna izango du,edaten ematen duenak hartu ere egingo du.

26. Garia gordetzen duena jendeak madarikatu,salgai jartzen duena bedeinkatu.

27. Ongiaren bila saiatzen denak izango du onespenik,gaizkiaren bila dabilenari gaizkia etorriko zaio.

28. Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da,zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 11