Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 11:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gorroto ditu Jaunak engainuzko pisuak;begiko ditu, ordea, neurgailu zehatzak.

2. Harrokeria non, desohorea han;zuhurtzia apaltasunaren lagun.

3. Beren prestutasunak gidatzen ditu zuzenak,beren faltsukeriak hondatzen maltzurrak.

4. Alferrikakoak dira aberastasunak epaiketa-egunean;zuzentasunak, ordea, heriotzatik libratzen du.

5. Zintzoari zuzentasunak bidea prestatzen,gaiztoa bere maltzurkeriak erorarazten.

6. Zuzentasunak aske egiten ditu prestuak,gutiziak preso hartzen maltzurrak.

7. Gaiztoa hiltzen denean, kito haren itxaropena!Baita aberastasunetan zuen esperantza ere.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 11