Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 1:12-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. bizirik irentsiko ditugu, Herio Leizeak bezala,eta oso-osorik galduko dira, hobira doazenak legez;

13. egundoko altxorrak eskuratueta harrapakinez beteko dugu etxea;

14. esku hartuko duzu zeuk ere irabazietan,gordailu bakarra izango dugu eta».

15. Seme, ez zaitez horrelakoekin joan,ez ibili horien bideetatik,

16. lasterka baitoaz gaiztakeria egiteraeta presaka odola isurtzera.

17. Benetan alferrik botatzen da sarea,hegaz doazenek ikusten badute;

18. baina beren odola isurtzeko zain daude horiek zelatan,beren buruak jartzen dituzte arriskuan.

19. Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona:lapurrari berari kentzen dio bizia.

20. Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria,ibilbideetan oihuka;

21. toki zaratatsuetan egiten du hots,hiri-sarrerako plazan deiadar:

22. «Zuek, zentzugabeok, noiz arte maiteko duzue zentzugabekeria?Zuek, harroputzok, noiz arte jarraituko harrokerian?Zuek, burugabeok, noiz arte gorrotatuko jakinduria?

23. Onar ezazue nire zentzarazpena!Neure espiritua zabaldu nahi dut zuengana,ene mezua adierazi.

24. Deitu, eta ezezkoa erantzun duzuenez,eskua luzatu, eta inork jaramonik egin ez,

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 1