Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 7:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jerubaalek —hots, Gedeonek— eta harekin zen jende guztiak, goizean goiz jaiki eta Harod iturri ondoan jarri zituzten oihal-etxolak. Madiandarrek iparraldera zuten kanpalekua, lautadan, More mendixkaren oinetan.

2. Jaunak esan zion Gedeoni: «Gudaroste handiegia dakarzu, madiandarrak zuri eskura nik emateko. Harrotu egingo litzaidake Israel, garaipena bere eskuz lortu duela pentsatuz.

3. Esaiozu jendeari: “Beldur-ikaraz dagoenak alde egin beza Galaad menditik eta itzul bedi etxera”».Hogeita bi mila gizon etxera itzuli eta hamar mila gelditu ziren.

4. Jaunak, ordea, esan zion Gedeoni: «Oraindik ere gehiegi dira. Jaitsarazi gizonak errekara eta han probatuko ditut. Neuk esanen dizut zeinek jarraituko duten zurekin eta zeinek alde egin beharko duten».

5. Gedeonek jendea errekara jaitsarazi zuenean, Jaunak esan zion: «Bereiz itzazu ura eskuan hartu eta zakurrek bezala miazkatuz edango dutenak, edateko belauniko jarriko direnengandik».

6. Hirurehun gizonek eraman zuten ura ahora eskuetan harturik; beste guztiak belaunikatu egin ziren ura edateko.

7. Jaunak esan zion Gedeoni: «Ura eskutik edan duten hirurehun gizon horien bidez salbatuko zaituztet, madiandarrak eskura emanez. Gainerako jendea doala nor bere etxera».

8. Gedeonek Israelgo gizon gehienak bidali zituen nor bere etxera, hirurehun haiekin bakarrik geldituz; hauek beren lagunen jakiak eta adarrak hartu zituzten. Madiandarren kanpalekua israeldarrena baino beherago zegoen, lautadan.

9. Gau hartan Jaunak esan zion Gedeoni: «Jaiki eta jaits zaitez etsaien kanpalekura; eskura emanen dizkizut.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 7