Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 6:7-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Madiandarrak zirela-eta, israeldarrek Jaunari oihu egin ziotenean,

8. profeta bat bidali zien Jaunak, esatera: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik ekarri zaituztet Egiptotik eta nik atera esklabotzatik.

9. Nik askatu zaituztet egiptoarren eta gainerako zapaltzaile guztien menpetik; bota egin ditut etsaiak zuen aurretik eta berauen lurraldea eman dizuet.

10. Esan nizuen neu ninduzuela Jauna, zeuen Jainkoa, eta ez izateko amortarren jainkoen beldurrik, beraien lurraldean bizi zareten arren. Baina ez duzue aditu nire esana».

11. Aldi hartan, Jaunaren aingerua Ofra herrixkara etorri eta arteondo baten azpian jarri zen. Arteondo hura Abiezerren senitarteko Joaxena zen. Honen seme Gedeon garia dolarean jotzen ari zen, madiandarrek ikus ez zezaten.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 6