Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 6:14-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Jaunak esan zion:—Zoaz eta salba ezazu Israel zeure indarraz madiandarren menpetik. Nik bidaltzen zaitut!

15. Gedeonek, ordea, ihardetsi zion:—Barkatu, Jauna; nola salbatuko dut Israel? Nire senitartea Manasesen leinuko ahulena da eta ni gazteena gure aitaren etxean.

16. Jaunak esan zion:—Zeurekin izango nauzu; horrela, madiandar guztiak batera hondatuko dituzu.

17. Gedeonek, berriro:—Egiaz begiko baldin banauzu, ager iezadazu, zantzu baten bidez, zeu zarela hizketan ari zaidana.

18. Otoi, ez joan hemendik nik eskaintza zure aurrera ekarri arte. Berehala itzuliko naiz.Jaunak erantzun zion:—Hementxe egongo naiz zu etorri arte.

19. Joan zen Gedeon eta antxume bat prestatu zuen eta, hogei kilo-edo irinez, legamia gabeko ogiak egin. Gero, okela otarrean eta salda eltzean harturik, arteondo azpira eraman eta Jaunari eskaini zion dena.

20. Jaunaren aingeruak esan zion:—Hartu okela eta legamia gabeko ogiak eta ezarri haitz horren gainean, eta isuri salda.Halaxe egin zuen Gedeonek.

21. Orduan, Jaunaren aingeruak, eskuan zuen makila luzatuz, muturraz okela eta legamia gabeko ogiak ukitu zituenean, sugarra atera zen haitzetik, okela eta legamia gabeko ogiak kiskaliz. Gero, desagertu egin zen Jaunaren aingerua Gedeonen aurretik.

22. Jaunaren aingerua izan zela ohartzean, Gedeonek esan zuen:—Ai, ene Jainko Jauna! Jaunaren aingerua ikusi dut aurrez aurre!

23. Jaunak esan zion:—Bakea zurekin! Ez izan beldurrik, ez zara hilko.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 6