Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 5:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Egun hartan, Deborak eta Abinoamen seme Barakek honela kantatu zuten:

2. «Prest daude israeldarrak gudurako,herriak bere burua eskaintzen du.Goretsi Jauna!

3. Entzun, erregeok!Adi, nagusiok!Nik nahi diot Jaunari kantatu,Jauna, Israelen Jainkoa, goraipatu.

4. Zu Seirtik ateratzean, Jauna,Edomgo zelaietan barrenaaurrera egitean,lurra ikaratu egin zen,ortzia dardaratu;hodeiek euria isuri zuten,

5. mendiek behea jo,Jauna, Sinaiko Jauna,Israelen Jainkoa igarotzean.

6. «Anaten seme Xamgarrenegunetan,Jaelen egunetan,ezin zen bideetan ibili,bidaiariek zeharbidezibili behar zuten.

7. Ez zegoen buruzagirik,ez zegoen bat ere Israelen,neu, Debora, altxatu nintzen arte,Israelen amatzatagertu nintzen arte.

8. Beste jainko batzukaukeratu zituzten,gudua gainean zuten arren.Ez zuten babeskirik, ez lantzarikIsraelgo berrogei mila gizonek.

9. «Israelgo gudalburuekinnire bihotza,beren burua eskaintzen dutenherritarrekin.Goretsi Jauna!

10. Asto zuri baten gainean,tapiz gainean eseriak zoaztenoketa oinez zoaztenok, entzun

11. putzuetan urabanatzen dutenen oihua:Jaunaren garaipenakontatzen ari dira,bere indarrez Israeliemaniko garaipena.Jaunaren herriahiriko ateetara jaitsi da.

12. Esna, itzar zaitez, Debora,itzarri, esnatu,kanta ezazu!Jaiki, Barak,hartu zeure gatibuak,Abinoamen seme horrek!

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 5