Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 4:17-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Sisera bera oinez joan zen ihesi Heber kendarraren emazte Jaelen oihal-etxolaraino, bakean baitziren Hatzorko errege Jabin eta Heber kendarra.

18. Jael bidera atera zitzaion Siserari eta esan zion:—Zatoz, ene jauna, zatozkit; ez izan beldurrik!Sartu zen, beraz, haren oihal-etxolan eta emakumeak estalki batez gorde zuen.

19. Siserak esan zion:—Emadazu edaten ur pittin bat, egarriak nago eta.Emakumeak, esne-zahagia irekirik, eman zion edaten eta ezkutatu egin zuen berriro.

20. Siserak esan zion:—Zaude etxolako atean eta norbait inor badagoen galdezka etortzen bada, esaiozu ezetz.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 4