Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 4:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. burdinazko bederatziehun guda-gurdiak eta bere gudaroste osoa bildurik, Haroxet-Goimdik atera eta Kixon errekara joan zen.

14. Orduan, Deborak esan zion Baraki: «Eutsi! Gaur emanen dizu Jaunak eskura Sisera. Jauna doa zure gudari-taldearen buru».Bere hamar mila gizonak ondoren zituela jaitsi zen Barak Tabor menditik.

15. Eta Jaunak sakabanatu egin zituen Sisera eta beroren guda-gurdiak eta gudaroste osoa, Baraken erasopean. Siserak guda-gurditik jaitsi eta oinez egin zuen ihes.

16. Barak Haroxet-Goimeraino joan zen guda-gurdi eta gudarostearen atzetik. Siseraren gudari guztiak ezpatapean erori ziren, bizirik bat ere gelditu gabe.

17. Sisera bera oinez joan zen ihesi Heber kendarraren emazte Jaelen oihal-etxolaraino, bakean baitziren Hatzorko errege Jabin eta Heber kendarra.

18. Jael bidera atera zitzaion Siserari eta esan zion:—Zatoz, ene jauna, zatozkit; ez izan beldurrik!Sartu zen, beraz, haren oihal-etxolan eta emakumeak estalki batez gorde zuen.

19. Siserak esan zion:—Emadazu edaten ur pittin bat, egarriak nago eta.Emakumeak, esne-zahagia irekirik, eman zion edaten eta ezkutatu egin zuen berriro.

20. Siserak esan zion:—Zaude etxolako atean eta norbait inor badagoen galdezka etortzen bada, esaiozu ezetz.

21. Sisera leher egina zegoen eta zerraldo lo gelditu zen. Orduan, Heberren emazte Jaelek, oihal-etxolari eusteko ziri bat eta mailua eskuan hartu, Siserarengana isilean hurbildu eta buruan sartu zion alderik alde, lurrari josiz. Horrela hil zen.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 4