Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 21:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Orduan, batzarrak hamabi mila gudaririk ausartenak hiri hartara bidali zituen, agindu hau emanik: «Hil ezpataz Galaadeko Jabexeko bizilagun guztiak, baita emakume eta haurrak ere.

11. Suntsitu gizasemeak eta gizasemeekin harremanik izan duten emakume guztiak. Baina utzi bizirik neskatxa birjinak». Eta halaxe egin zuten.

12. Galaadeko Jabexen bizi zirenen artean laurehun neskatxa birjina, gizasemerekin harremanik izan gabeak, aurkitu zituzten eta Kanaanen dagoen Xiloko kanpalekura eraman.

13. Gero, batzar osoak mandatariak igorri zizkien Rimon harkaitzean gorderik zeuden benjamindarrei, bakea eskainiz.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 21