Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 20:9-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Gibea hiriari eraso egin behar diogu, nork egin zozketatu ondoren.

10. Eta Israelgo leinu guztietan ehunetik hamar, milatik ehun, hamar milatik mila lagun bereiziko ditugu, Israelen halako itsuskeria egin duen Benjamingo Gibeari erasoko diotenei janaria ekar diezaieten».

11. Horrela, Israelgo gizon guztiek bat egin zuten, Gibea hiriaren kontra joateko.

12. Israeldar leinuetakoek mandatariak bidali zituzten Benjaminen leinuaren lurralde osora, esatera: «Nolako gaiztakeria gertatu da zuen artean?

13. Tira, emazkiguzue Gibeako gizon maltzur-gaizto horiek; hil egin behar ditugu, Israeldik gaitz hori kentzeko».Baina benjamindarrek ez zieten entzun nahi izan beren senide israeldarrei.

14. Alderantziz, benjamindar hirietatik Gibeara bildu ziren, israeldarren kontra borrokatzeko.

15. Hogeita hamasei mila gudari zenbatu zituzten egun hartan hirietatik etorriak, Gibeako bertako bizilagunak sartu gabe.

16. Horien guztien artean baziren aukerako zazpiehun gizon ezkerti; bakoitzak habailaz harria jaurti eta ile bat ere jo zezakeen, hutsik egin gabe.

17. Zenbatu zituzten israeldar gudariak ere: benjamindarrak sartu gabe, laurehun mila gudari ziren, ezpata erabiltzen trebeak.

18. Israeldarrek Betelera igo eta kontsulta egin zioten Jaunari:—Gure leinuetarik zeinek abiatu behar du lehenengo benjamindarrei erasotzera?Jaunak erantzun zien:—Lehenengo, Judak.

19. Biharamun goizean, israeldarrek jaiki eta Gibeatik hurbil ezarri zuten kanpalekua

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 20