Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 20:43-48 Elizen Arteko Biblia (EAB)

43. benjamindarrak, eta inguratu, pertsegitu eta Gibearen ekialderaino atsedenik eman gabe oinperatu zituzten.

44. Hemezortzi mila gudari benjamindar ausart erori ziren.

45. Atzea eman eta basamorturantz, Rimon harkaitzerantz, ihes egin zutenetarik ere bost mila gizon harrapatu zituzten bidean israeldarrek eta gainerakoak Gidomeraino pertsegitu, beste bi mila hilez.

46. Egun hartan hogeita bost mila gudari benjamindar erori ziren, denak gizon ausartak.

47. Atzera egin eta Rimon harkaitzeraino ihes egitea lortu zutenak seiehun gizon izan ziren, eta lau hilabetez egon behar izan zuten bertan.

48. Israeldarrak, benjamindarren kontra itzulirik, hiriz hiri ibili ziren, gizonak nahiz abereak eta aurkitzen zuten guztia ezpataz hilez. Eta su eman zieten aurkitu zituzten hiri guztiei.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 20