Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 20:16-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Horien guztien artean baziren aukerako zazpiehun gizon ezkerti; bakoitzak habailaz harria jaurti eta ile bat ere jo zezakeen, hutsik egin gabe.

17. Zenbatu zituzten israeldar gudariak ere: benjamindarrak sartu gabe, laurehun mila gudari ziren, ezpata erabiltzen trebeak.

18. Israeldarrek Betelera igo eta kontsulta egin zioten Jaunari:—Gure leinuetarik zeinek abiatu behar du lehenengo benjamindarrei erasotzera?Jaunak erantzun zien:—Lehenengo, Judak.

19. Biharamun goizean, israeldarrek jaiki eta Gibeatik hurbil ezarri zuten kanpalekua

20. eta guda-lerrotan antolatu ziren, Gibearen aurrez aurre, benjamindarrei erasotzeko.

21. Baina benjamindarrek Gibeatik irten eta hogeita bi mila gizon israeldarri lur joarazi zieten.

22-23. Orduan, israeldarrak Betelgo santutegira igo eta negarrez ari izan ziren arratsa arte. Ondoren, Jaunari kontsulta egin zioten:—Ekin behar al diogu berriro geure senide benjamindarren kontrako borrokari?Jaunak erantzun zien:—Ekin!Beraz, israeldar gudarostea, bizkorturik, guda-lerrotan antolatu zen berriro, lehenengo borrokaldia egina zuten toki berean.

24. Biharamunean, israeldarrak benjamindarrengana hurbildu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 20