Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 19:27-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. Lebitarrak, goizean goiz jaiki eta bideari ekiteko atea ireki zuenean, han aurkitu zuen bere ohaidea, etxeko atarian eroria, eskuak atondoan zituela.

28. Gizonak esan zion:—Jaiki eta goazen.Baina ez zuen erantzunik izan. Orduan, jaso zuen asto gainera gorpua eta bere lurralderantz abiatu zen lebitarra.

29. Etxera heldurik, labana hartu eta hamabi puskatan zatikatu zuen emakumearen gorpua eta Israelgo lurralde guztietara bidali zituen puskak.

30. Hori ikusi zutenek esan zuten: «Ez da horrelakorik gertatu, ezta ikusi ere inoiz, israeldarrak Egiptotik igo zirenez geroztik gaur arte. Pentsa ezazue honetaz, eztabaidatu eta erabaki».

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 19