Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 18:5-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Orduan, esan zioten gizonek:—Otoi, egiozu kontsulta Jainkoari; hasi dugun ibilaldi honek azken ona izango duen ala ez jakin nahi dugu.

6. Apaizak erantzun zien:—Zoazte bakean. Begi onez ikusten du Jaunak hasi duzuen ibilaldia.

7. Bost gizonak abiatu eta Laixera heldu ziren. Eta ikusi zuten hango bizilagunak seguru bizi zirela, Sidongoen antzera, bakean eta lasai. Ez zioten inolako atsekaberik ematen agintariari. Laixkoak urrun zeuden sidondarrengandik eta ez zuten inolako harremanik inorekin.

8. Bost gizon haiek Tzora eta Extaolera itzultzean, beren senideek galdetu zieten:—Zer berri?

9. Haiek erantzun:—Ikusi dugu lurralde hori eta oso ederra da. Jaiki! Eraso diezaiogun! Zertan zaudete hor ezer egin gabe? Ez egon geldi eta abia zaitezte lurralde horretaz jabetzera.

10. Hara iristean, denak lasai aurkituko dituzue. Lurraldea zabala da alderdi guztietara, eta ez da lurreko ondasunetarik batere falta. Eskura emanen dizue Jaunak.

11. Orduan, Tzora eta Extaoldik Danen leinuko seiehun gudari armatu abiatu eta

12. Judako Kiriat-Jearimdik mendebaldera ezarri zituzten kanpalekuak. Horregatik deritza toki hari gaur arte «Mahane-Dan», hau da, Danen kanpalekua.

13. Handik Efraimgo mendialdera jo zuten eta Mikaren etxera heldu ziren.

14. Laixko inguruak ikertzen ibiliak ziren bost gizon haiek esan zieten beren ahaideei:—Ba al dakizue etxe haietako batean efod apaiz-jantzi bat, etxe-jainkoen irudiak, idolo bat eta metal urtuzko irudi bat daudela? Pentsa ezazue zer egin.

15. Bost gizon haiek harantz jo zuten eta, Mikaren etxean sarturik, lebitar gaztea agurtu.

16. Danen leinuko seiehun gizon haiek, berriz, atarian gelditu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 18