Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 18:12-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Judako Kiriat-Jearimdik mendebaldera ezarri zituzten kanpalekuak. Horregatik deritza toki hari gaur arte «Mahane-Dan», hau da, Danen kanpalekua.

13. Handik Efraimgo mendialdera jo zuten eta Mikaren etxera heldu ziren.

14. Laixko inguruak ikertzen ibiliak ziren bost gizon haiek esan zieten beren ahaideei:—Ba al dakizue etxe haietako batean efod apaiz-jantzi bat, etxe-jainkoen irudiak, idolo bat eta metal urtuzko irudi bat daudela? Pentsa ezazue zer egin.

15. Bost gizon haiek harantz jo zuten eta, Mikaren etxean sarturik, lebitar gaztea agurtu.

16. Danen leinuko seiehun gizon haiek, berriz, atarian gelditu ziren.

17. Eta apaiza seiehun gizon armatu haiekin etxe-atarian zegoen bitartean, lurraldea ikertua zuten bost gizon haiek etxean sartu eta idoloa, efoda, etxe-jainkoen irudiak eta metal urtuzko irudia hartu zituzten.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 18