Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 16:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Behinola, Samson, Gazara joan zelarik, emagaldu bat ikusi eta beraren etxera sartu zen.

2. Gazakoek, Samson han zela jakitean, inguratu zuten eta gau osoan zelatan egon zitzaizkion hiriko sarreran. Gau osoan geldi egon ziren, eguna argitzean hiltzeko asmotan.

3. Samson, ordea, gauerdiraino baizik ez zen egon ohean; gauerdian jaiki eta hiri-sarrerako bi ateak beren zango, ataga eta guzti orpotik atera eta bizkarrean harturik, Hebronen aurrean dagoen mendi-gailurreraino jaso zituen.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 16