Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 15:11-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Orduan, Judako hiru mila gizonek, Etamgo haitzarteko leize-zulora joan eta esan zioten Samsoni:—Ez al dakizu filistearren menpe gaudela? Zergatik jarri gaituzu egoera honetan?Samsonek erantzun zien:—Beraiek egin didatena egin diet nik.

12. Judakoek esan zioten:—Zu lotu eta filistearren esku uzteko asmoz etorri gatzaizkizu.Samsonek, orduan:—Egidazue zin ez nauzuela hilko.

13. Judakoek erantzun zioten:—Hil, ez zaitugu hilko; baina ongi lotu eta filistearren esku utzi, bai.Orduan, bi soka berriz lotu eta atera egin zuten haitzartetik.

14. Lehira heldu zenean, filistearrak bidera atera zitzaizkion, pozez oihuka. Baina Jaunaren espirituak Samson hartu zuelarik, suak erretako liho-hariak bezalako bihurtu ziren Samsoni besoak lotzen zizkioten sokak eta eten egin zitzaizkion eskuetako lokarriak.

15. Aurkitu zuen, orduan, hil berria zen asto baten matrailezurra, hartu eta mila gizon hil zituen Samsonek matrailezurraz.

16. Eta esan zuen:«Asto-matrailezurrazederki astindu ditut,asto-matrailezurrazmila gizon hil ditut».

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 15