Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 14:11-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Filistearrek, Samson ikustean, hogeita hamar gazte bidali zizkioten lagun egitera.

12. Samsonek esan zien:—Igarkizun bat esan behar dizuet. Eztei-otorduko zazpi egunen barruan asmatu eta aditzera ematen badidazue, soineko eta soingaineko bana emango dizkizuet.

13. Bestela, zuek eman beharko dizkidazue hogeita hamar soineko eta beste horrenbeste soingaineko.Haiek erantzun zioten:—Esan igarkizuna, entzungo dizugu.

14. Samsonek, orduan:«Jaten duenarengandik jatekoa,indartsuarengandik gozoa».Hiru egun igaro eta asmatu ezinik zebiltzan.

15. Laugarren egunean, esan zioten Samsonen emazteari:—Atera iezaiozu azpikeriaz senarrari igarkizunak zer esan nahi duen; bestela, su emango dizugu, baita zuen aitaren etxeari ere. Guri lapurtzeko asmoz gonbidatu al gaituzue?

16. Emaztea negarrez hasi zitzaion Samsoni, esanez:—Ez nauzu batere maite! Gorrotoa didazu! Nire herritarrei igarkizuna ipini eta niri ez didazu adierazi zer esan nahi duen.Samsonek ihardetsi zion:—Ez diet adierazi neure gurasoei ere eta zuri adieraziko dizut!

17. Eztei-otorduko zazpi egunetan emaztea negarrez ari izan zitzaion. Azkenean, nazkatu zuen eta Samsonek aditzera eman behar izan zion. Emazteak berehala bere herritarrei jakinarazi zien.

18. Eta hiriko jendeak, zazpigarren egun hartan, ilunabarra baino lehen, esan zion Samsoni:«Zer eztia baino gozoagorik?Zer lehoia baino indartsuagorik?»Samsonek erantzun zien:«Nire bigantxarekingoldatu ez bazenute,ez zenuketen inoiz ere asmatuko».

19. Orduan, Jaunaren espirituak eraginik, Axkelon hirira joan, hogeita hamar gizon hil eta haien hondakinak harturik, igarkizuna asmatu zutenei eman zizkien soingainekoak. Gero, aitaren etxera itzuli zen haserre bizitan.

20. Samsonen emaztea, berriz, eztei-otordua antolatu zuen lagunari eman zioten emaztetzat.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 14