Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 14:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Behinola, Timnara jaitsi eta begiz jo zuen Samsonek emakume filistear bat.

2. Etxera itzuli zenean, berria eman zien aita-amei, esanez:—Emakume filistear bat jo dut begiz Timnan. Har iezadazue emaztetarako.

3. Gurasoek galdetu zioten:—Ez al da gure ahaideen artean eta gure herrian emakumerik, filistear jentil arrotz horiengana emazte bila joan gabe?Samsonek ihardetsi zion aitari:—Huraxe dut, baina, atsegin. Hartzazu niretzat.

4. Gurasoek ez zekiten Jaunaren gauza zenik. Aldi hartan filistearrek menderatua zuten Israel eta Jauna egokiera bila zebilen filistearrak zigortzeko.

5. Horrela, bada, Samson Timnara abiatu zen bere aita-amekin. Timnako mahastietara heldu zirelarik, lehoi gazte bat atera zitzaion Samsoni orroka.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 14