Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 11:4-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Aldi baten buruan, amondarrek eraso egin zieten israeldarrei.

5. Borroka hastean, Galaadeko arduradunak Tobera joan ziren Jefteren bila,

6. eta esan zioten:—Zatoz, izan gure gudalburu, amondarren kontra borrokatzeko.

7. Baina Jeftek ihardetsi zien:—Zuek, ni gorrotatu eta aitaren etxetik bota ninduzuenok, orain, estuasunean, niregana al zatozte?

8. Galaadeko arduradunek esan zioten Jefteri:—Horrexegatik gatozkizu, hain zuzen. Zatoz gurekin, borroka zaitez amondarren kontra, eta Galaadeko bizilagunen buruzagi izango zara.

9. Jeftek, orduan:—Amondarren kontra borrokatzera joatea nahi baduzue eta Jaunak eskura ematen baldin badizkit, neu izango nauzue buruzagi.

10. Galaadeko arduradunek erantzun zioten:—Jauna testigu, zuk esan bezala egiten ez badugu.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 11