Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 11:22-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Arnon errekatik Jabok erreka arteko eta basamortutik Jordan ibaia arteko amortar lurralde osoa hartu zuten.

23. Jaunak, Israelen Jainkoak, bota egin zituen amortarrak israeldarron lurraldetik, eta orain zuk gu bota nahi al gaituzu?

24. Ez al duzu zeurea Kemoxek, zeure jainkoak, eman dizuna? Ba, guk ere geuretzat dugu Jaunak, geure Jainkoak, eman diguna.

25. Tziporren seme eta Moabeko errege Balak baino hobea zarelakoan al zaude? Hura ez zen aitzakia bila ibili israeldarren kontra borrokatzeko.

26. Gainera, bada hirurehun urte israeldarrok Hexbon eta Aroer hirietan eta berauen inguruetan bizi garela, baita Arnon erreka-ertzetako hirixketan ere. Zergatik ez dituzue libratu denboraldi horretan guztian?

27. Nik ez dizut inolako okerrik egin; zu ari zatzaizkit erasoka. Jauna da epaile. Erabaki beza berak israeldar eta amondarren artean».

28. Amondarren erregeak, ordea, ez zion kasurik ere egin Jefteren mezuari.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 11