Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 11:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Galaadeko Jefte gudari ausarta zen, Galaaden eta emagaldu baten semea.

2. Baina Galaaden emazteak ere izan zituen seme-alabak. Emaztearen semeok, hazi zirenean, bota egin zuten Jefte, esanez: «Ez duk parterik izango gure aitaren ondarean, beste emakume baten semea haiz eta».

3. Orduan, bere senideengandik alde egin eta Tob lurraldean kokatu zen Jefte. Gizon gaiztaginak bildu zitzaizkion eta lapurretak egiten laguntzen zioten.

4. Aldi baten buruan, amondarrek eraso egin zieten israeldarrei.

5. Borroka hastean, Galaadeko arduradunak Tobera joan ziren Jefteren bila,

6. eta esan zioten:—Zatoz, izan gure gudalburu, amondarren kontra borrokatzeko.

7. Baina Jeftek ihardetsi zien:—Zuek, ni gorrotatu eta aitaren etxetik bota ninduzuenok, orain, estuasunean, niregana al zatozte?

8. Galaadeko arduradunek esan zioten Jefteri:—Horrexegatik gatozkizu, hain zuzen. Zatoz gurekin, borroka zaitez amondarren kontra, eta Galaadeko bizilagunen buruzagi izango zara.

9. Jeftek, orduan:—Amondarren kontra borrokatzera joatea nahi baduzue eta Jaunak eskura ematen baldin badizkit, neu izango nauzue buruzagi.

10. Galaadeko arduradunek erantzun zioten:—Jauna testigu, zuk esan bezala egiten ez badugu.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 11