Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 10:5-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Hil zenean, Kamonen lur eman zioten.

6. Jaunari atsegin ez zaiona egiten hasi ziren berriro israeldarrak. Jauna baztertu eta, bera gurtu ordez, Baalen eta Astarteren idoloak eta Aramgo, Sidongo eta Moabeko sasijainkoak gurtu zituzten, baita amondarrenak eta filistearrenak ere.

7. Horregatik, israeldarren kontra haserre sutan jarri eta filistearren eta amondarren esku utzi zituen Jaunak.

8. Urte hartatik aurrera, hemezortzi urtez, jende haiek gogor hartu eta menderatu egin zituzten amortarren lurraldean, Galaaden, Jordan ibaiaz ekialdera, bizi ziren israeldarrak.

9. Amondarrek Jordan ibaia igaro zuten, Juda, Benjamin eta Efraimen leinuetakoen kontra ere gudukatzeko. Israel egoera oso larrian gertatu zen.

10. Orduan, israeldarrek dei egin zioten Jaunari, esanez: «Bekatu egin dugu zure aurka, gure Jainko horren aurka, zu baztertu eta Baalen idoloak adoratuz».

11. Jaunak erantzun zien: «Lehen ere, egiptoarrek, amortarrek, amondarrek, filistearrek,

12. sidondarrek, amalektarrek eta madiandarrek zuek menderatu eta niregana jo zenutenean, ez al zintuztedan horien eskuetatik salbatu?

13. Zuek, ordea, ni baztertu eta beste jainko batzuk gurtu dituzue. Horra, ez zaituztet berriro salbatuko.

14. Tira, jo ezazue aukeratu dituzuen jainko horiengana! Salba zaitzatela beraiek zeuen larrialdietan!»

15. Israeldarrek, berriz, esan zioten Jaunari: «Bekatu egin dugu, bai. Egizu gurekin egokien iruditzen zaizuna. Baina gaur bederen salba gaitzazu!»

16. Orduan, israeldarrek jainko arrotzen irudiak bota eta Jauna gurtu zuten. Eta Jaunak ezin izan zuen gehiago jasan israeldarren sufrimendua.

17. Amondarrek bildu eta Galaaden ezarri zuten beren kanpalekua. Israeldarrek ere bildu eta Mitzpan ezarri zuten berena.

18. Galaadeko buruzagiek eta jendeak esan zioten elkarri: «Amondarrei eraso diezaien lehenengo gizona izanen da Galaadeko bizilagun guztion buruzagi».

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 10