Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 1:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Adoni-Bezekek esan zuen: «Esku-oinetako behatz lodiak ebaki nizkien hirurogeita hamar erregeek nire mahaipeko apurrak bildu behar izan zituzten. Neuk egindakoaren ordaina eman dit orain Jainkoak».Jerusalemera eraman zuten eta bertan hil zen.

8. Judaren leinukoek Jerusalemi eraso eta hartu egin zuten, eta bertan bizi zirenak ezpataz hil eta hiriari su eman.

9. Ondoren, judatarrek mendialdean, Negeven eta Xefela lautadan bizi ziren kanaandarren kontra jo zuten.

10. Hebron hirian bizi ziren kanaandarren kontra ere jo zuten judatarrek —antzina Hebron hiriari Kiriat-Arba deitu ohi zioten—, eta Xexai, Ahiman eta Talmai menderatu zituzten.

11. Handik, Debir hiriko bizilagunen kontra joan ziren judatarrak —ordu arte Debir hiriari Kiriat-Sefer deitzen zioten—.

12. Kalebek esan zuen: «Kiriat-Seferri eraso eta har dezanari neure alaba Aksa emanen diot emaztetzat».

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 1