Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 1:16-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Moisesen aitaginarreba izandako kendar haren ondorengoak, judatarrekin batera, Palmondoen Hiritik Judako basamortura, Aradeko hegoaldera, joan eta bertako jendearekin bizi izan ziren.

17. Judatarrek Simeonen leinuko beren senideekin joan eta Tzefat hirian bizi ziren kanaandarrak garaitu zituzten eta hiria erabat suntsitu. Horma deitu zioten hiriari, hau da, «Suntsipen».

18. Judatarrak Gaza, Axkelon, Ekron eta berauen lurraldeez jabetu ziren.

19. Judaren alde zen Jauna; horregatik, mendialdeaz jabetu ahal izan ziren. Baina lautadako jendea ezin izan zuten bota, jende hark burdinazko guda-gurdiak zituelako.

20. Moisesek esan bezala, Kalebi eman zioten Hebron, eta hark bota egin zituen handik Anaken ondorengo hiru senitarteetakoak.

21. Benjamindarrek, aldiz, ez zituzten Jerusalemgo jebustarrak bota; horregatik, jebustarrak Jerusalemen bizi ahal izan dira benjamindarrekin batera gaurdaino.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 1