Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 1:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Josue hil zenean, israeldarrek kontsulta egin zioten Jaunari:—Gure leinuetarik zein igoko da lehena kanaandarrei erasotzera?

2. Jaunak erantzun zuen:—Judaren leinua igoko da, beronen esku utzia baitut lurralde hori.

3. Orduan, Judaren leinukoek esan zieten Simeonen leinuko beren senideei:—Zatozte gurekin Jainkoak guretzat izendatu duen lurraldera eta eraso diezaiegun kanaandarrei. Gero, zuei izendatu dizuenera joango gara gu zuekin.Eta hala, simeondarrak haiekin joan ziren.

4. Judaren leinukoek, beraz, eraso zuten eta Jaunak eskura eman zizkien kanaandarrak eta periztarrak. Hamar mila gizon hil zizkieten Bezeken.

5. Bertan Adoni-Bezek zeritzan erregea aurkitu eta eraso egin zioten hari ere.Kanaandarrak eta periztarrak garaitu zituztela ikustean,

6. Adoni-Bezek ihesi abiatu zen; baina judatarrek, atzetik joan, harrapatu eta esku-oinetako behatz lodiak ebaki zizkioten.

7. Adoni-Bezekek esan zuen: «Esku-oinetako behatz lodiak ebaki nizkien hirurogeita hamar erregeek nire mahaipeko apurrak bildu behar izan zituzten. Neuk egindakoaren ordaina eman dit orain Jainkoak».Jerusalemera eraman zuten eta bertan hil zen.

8. Judaren leinukoek Jerusalemi eraso eta hartu egin zuten, eta bertan bizi zirenak ezpataz hil eta hiriari su eman.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 1