Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 9:24-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Ezagutzen zaituztedan egunetik errebelde izan zatzaizkiote Jaunari.

25. «Horrela bada, zuek suntsitzeko Jaunaren mehatxua zela eta, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen Jaunaren aurrean ahuspezturik.

26. Honela egin nion otoitz: Jainko Jauna, ez hondatu zeure herria, zeure ondarea, handikiro askatu eta Egiptotik ahalmen handiz atera duzuna.

27. Gogora itzazu Abraham, Isaak eta Jakob, zeure zerbitzariak, eta ez hartu aintzakotzat herri honen setakeria, desleialkeria eta bekatua.

28. Egiptotik atera gaituzu; ez dezatela herrialde hartakoek esan: “Jaunak ezin izan ditu eraman hitzeman zien lurraldera”, edota “Gorrotoa zielako atera ditu, basamortuan hilarazteko”.

29. Jauna, zeure herria duzu, zeure ondarea, ahalmen ikaragarriz zeuk Egiptotik atera duzuna.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 9