Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 9:20-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Aaron bera ere suntsitu nahi izateraino zegoen Jauna haserre, eta Aaronen alde ere erregutu nuen.

21. Gero, bekatu egiteko erabili zenuten zekorra hartu eta sutara bota nuen eta, xehe-xehe egiteraino erraustu ondoren, menditik zetorren errekara isuri.

22. «Taberan, Masan eta Kibrot-Taaban ere sumindu zenuten Jauna.

23. Eta berak emandako lurraldeaz jabetzera Kadex-Barneatik bidali zintuztenean ere, ez zenioten obeditu: ez zineten berarengan fidatu, ezta jaramonik egin ere.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 9