Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 9:17-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Orduan, harlauza biak jaurti eta puskatu egin nituen zuen aurrean.

18. «Gero, Jaunaren aurrean ahuspeztu nintzen eta, aurrekoan bezala, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen ezer jan eta edan gabe, zuek egindako bekatuagatik barkamena eskatzen; izan ere, Jaunari gaizki iruditzen zitzaiona egin zenuten, bera haserraraziz.

19. Beldurrak jota nengoen, haserre bizian baitzegoen Jauna, zuek suntsitzea erabakitzeraino sumindua; baina, orduan ere, Jaunak aditu egin zidan.

20. Aaron bera ere suntsitu nahi izateraino zegoen Jauna haserre, eta Aaronen alde ere erregutu nuen.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 9