Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 6:11-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. zuek bildu gabeko ondasun-mota guztiz beteriko etxeak, zuek zulatu gabeko putzuak, zuek landatu gabeko mahasti eta olibadiak. Asetzeraino jan ahal izango duzue.

12. Orduan, ez ahaztu Jauna, Egiptotik, esklabotzatik, atera zaituztena.

13. Begirune izango diozue Jaunari zeuen Jainkoari, bera bakarrik gurtuko duzue eta beraren izenean zin egingo.

14. Ez ibili auzoko herriek gurtzen dituzten jainko arrotzen atzetik,

15. zeuen erdian duzuen Jauna, zeuen Jainkoa, Jainko jeloskorra baita; bestela, haren haserrea piztuko da zuen aurka eta suntsitu egingo zaituzte lur gainetik.

16. Ez tentatu Jauna zeuen Jainkoa, Masan egin zenuten bezala.

17. «Bete arretaz Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizkizuen agindu, lege eta xedapenak.

18. Egin Jaunarentzat zuzen eta atsegin dena, zoriontsu izan zaitezten eta Jaunak zuen arbasoei zin eginez hitzemandako lurralde ederrean sartu eta jabetzan har dezazuen.

19. Jaunak ihes eragingo die etsai guztiei zuen aurretik, berak hitzeman bezala.

20. «Bihar edo etzi zuen seme-alabek galdetzean: “Zer esan nahi dute Jaunak geure Jainkoak agindu dizkigun lege, xedapen eta erabaki horiek?”,

21. hau erantzungo diezue: Faraoiaren esklabo ginen Egipton, eta Jaunak ahalmen handiz atera gintuen bertatik.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 6