Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 33:6-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. «Bizi bedi Ruben, ez bedi hil,gutxi izan arren beraren gizonak».

7. Judarentzat esan zuen:«Aditu, Jauna, Judaren mintzoa,elkar ezazu bere herriarekin;defenda beza bere burua,izan zu beraren lagunetsaien aurka».

8. Lebirentzat esan zuen:«Tumim eta Urim zure epaigailuakLebiri eman zizkioten, Jauna,leial izan zitzaizunari, alegia.Herriak Jauna tentatu zuen Masan,aurpegi eman Meribako iturrian.

9. Lebik aita-amei esan zien:“Ez dut zuekin zerikusirik”;senideak ez zituen aintzat hartu,ez zuen ezer jakin nahi izanseme-alabekin.Bete zituzten lebitarrekzure esanak,leial eutsi zioten zure itunari.

10. Zure erabakiak irakasten dizkioteIsraeli, zure legea Jakoben herriari;intsentsua aurkezten dutezure aurrean,erre-opariak zure aldarean.

11. Bedeinka itzazu, Jauna,eta eman adore,onartu atseginez beraien egitekoa;hautsiaurka jaiki zaizkienen indarrak,ez bitez gehiago altxagorroto dietenak».

12. Benjaminentzat esan zuen:«Seguru bizi daJaunaren leinu kutuna,Goi-goikoak babesten du egunero,beraren mendi gainean bizi da».

13. Joserentzat esan zuen:«Bedeinka beza Jaunakberaren lurraldea.Zeruko dohainik onena, ihintza,eta lur azpiko leizetik datozen urak,

14. urteko uztarik onenaketa hileko fruiturik bikainenak,

15. antzinako mendien lehen fruituaketa betiko muinoendohainik aukeratuena,

16. lurra betetzen dutenfruiturik hoberenaketa sasian agertu zenaren onginahia:betor hori guztia Joserengana,senideen artean aukeratuagana.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 33