Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 33:25-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. burdina eta brontzezkoakharen ate-morroiloak,bizitza bezain iraunkorraharen indarra.

26. «Inor ez Jainkoa adinakorik,Jexurun!Zeruan zehar,zaldiz bezala hodei gainean,handikiro datorkizu laguntzera.

27. Antzinako Jainkoa duzu babesleku,Betikoaren besoak dituzu euskarri;ihes eragin dioetsaiari zure aurretik,berau suntsitzeko agindua eman.

28. Seguru bizi da Israel,aparte du bere egoitzaJakoben herriak,gari eta ardotanaberats den lurraldean,non zeruek ihintza isurtzen baitute.

29. Zorionekoa zu, Israel!Nor zu bezalakorik,Jainkoak salbaturiko herri hori?Bera da laguntzen dizun babeski,garaipena damaizun ezpata.Etsaiak aurreanmakurtuko zaizkizu lausenguka,eta zuk bizkarra zapalduko diezu».

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 33