Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 26:14-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Ez dut hamarrenetatik ezer jan dolualdian, ez dut ezer erretiratu kutsaturik nengoela, ezta hildako bati eskaini ere. Zure esana egin dut, Jauna ene Jainkoa, eta zuk agindutako guztia bete.

15. Begira zeruko zeure egoitza santu horretatik eta bedeinka itzazu Israel zeure herria eta, arbasoei zin egin bezala, eman diguzun lurraldea, esnea eta eztia darizkion lurraldea”.

16. «Jaunak zeuen Jainkoak lege eta erabaki hauek betetzeko agintzen dizue gaur: bihotz-bihotzez eta gogo osoz gorde eta beteko dituzue.

17. «Onartu egin duzue gaur Jaunak proposatua, hau da: bera izango duzuela zeuen Jainko, berari jarraituko diozuela, beraren lege, agindu eta erabakiak beteko dituzuela eta esana egingo.

18. «Jaunak ere onartu egin du gaur zuek proposatua, hau da: beraren herri izango zaretela, beraren jabego berezi, berak hitzeman bezala; zuek haren agindu guztiak beteko dituzuela,

19. eta Jaunak, bere aldetik, berak egindako herri guztiei baino ohore, ospe eta duintasun handiagoa emango dizuela, eta beretzat sagaraturiko herri egingo zaituztela, berak hitzeman bezala».

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 26