Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 26:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Jaunak zeure Jainkoak ondaretzat emango dizun lurraldean sartu, haren jabe egin eta bertan biziko zarenean,

2. Jaunak emandako lurraldeak ekarritako emaitza guztien lehen fruituak saski batean hartu eta Jaunak zure Jainkoak bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokira joango zara.

3. Han, egun haietan zerbitzu-txandan egongo den apaizarengana aurkeztu eta esango diozu: “Gaur Jaunaren zure Jainkoaren aurrean aitortzen dut, Jaunak gure arbasoei zin eginez emango zigula agindutako lurraldera iritsi garela”.

4. «Apaizak zure eskuetatik saskia hartu eta Jaunaren zure Jainkoaren aldare aurrean ipiniko du.

5. Orduan, aitorpen hau egingo duzu Jaunaren zeure Jainkoaren aurrean:«“Nire aita noraezean zebilen aramearra zen. Berekin lagun-taldetxo bat besterik ez zuela, Egiptora joan eta etorkin bezala bizi izan zen han. Egipton herri handi, ahaltsu eta jendetsu bihurtu zen.

6. Baina egiptoarrek tratu txarra eman ziguten, zapaldu eta esklabotza gogorra ezarri.

7. Orduan, oihu egin genion Jaunari arbasoen Jainkoari laguntza eske, eta Jaunak entzun egin zituen gure garrasiak, errukarri, sufrimenduz josirik eta zapaldurik ikusi baikintuen.

8. «“Jaunak Egiptotik atera gintuen ahalmen handiz eta esku indartsuz, mirari eta egintza harrigarriak eginez, etsaiengan izua sortuz.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 26