Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 23:19-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Ez eraman prostituzioan ateratako dirurik Jaunaren zeuen Jainkoaren tenplura botoren bat betetzeko eskaintza gisa, higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari, bai gizonezkoen, bai emakumezkoen prostituzioa.

20. «Zeuen herritarrari zerbait —dirua, janaria nahiz beste edozer gauza— maileguz ematean, ez diozue eskatuko interesik.

21. Atzerritarrari, bai, eskatu ahal izango dizkiozue interesak, baina ez herritarrari, Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztietan bedeinka zaitzaten jabetzan hartzera zoazten lurraldean.

22. «Jaunari zeuen Jainkoari botoren bat egiten badiozue, luzatu gabe beteko duzue; luzamendutan ibiliz gero, kontu estua eskatuko dizue Jaunak zeuen Jainkoak, eta errudun bihurtuko zarete.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 23