Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 23:15-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Leku santua izan behar du kanpalekuak, bertan baitabil Jauna zuen Jainkoa, zuek babestu eta etsaiak zuen esku jartzeko. Eta zuen artean ezer lotsagarririk ikusiko balu, alde egingo lizueke.

16. «Ez itzuli jabeari berarengandik ihes egin eta zuenean babesturiko esklaboa.

17. Zuekin biziko da berak aukeraturiko zuen hirietako batean, gogokoen izango duen tokian; ez duzue zurrupatuko.

18. «Ez da israeldarren artean prostituzio sakratura emaniko inor izango, ez gizonezkorik, ez emakumezkorik.

19. Ez eraman prostituzioan ateratako dirurik Jaunaren zeuen Jainkoaren tenplura botoren bat betetzeko eskaintza gisa, higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari, bai gizonezkoen, bai emakumezkoen prostituzioa.

20. «Zeuen herritarrari zerbait —dirua, janaria nahiz beste edozer gauza— maileguz ematean, ez diozue eskatuko interesik.

21. Atzerritarrari, bai, eskatu ahal izango dizkiozue interesak, baina ez herritarrari, Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztietan bedeinka zaitzaten jabetzan hartzera zoazten lurraldean.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 23